Mendi-jardunaldiak 2.0, bertsio berritua!

Cartel

Cartel

Aurtengoak Gailurra Mendi Taldeak antolatzen dituen 22. mendi-jardunaldiak izango dira eta bereziak izango dira, bai horixe! Berritu ala hil! Horixe pentsatu genuen, baita egin ere.

Mendi-jardunaldi parte-hartzaileagoak izan daitezen mendi-bideoen eta -argazkien lehiaketa antolatu genuen eta emaitza oso ona iza da.

Asko izan dira jaso ditugun bideo eta argazkiak, eta horien bidez, mendizale xumeagoen jarduerak ikusteko aukera izango dugu.

Betiko legez, emanaldi guztiak Bidebarrietako liburutegian (Bilbo) izango dira arratsaldeko 19.30etik aurrera.

Urriaren 7an lehiaketako bideoen emanaldia izango da eta ikusleek sariketan parte hartzeko aukera izango dute.

Urriaren 9an argazkien txanda izango da. Ez da emanaldi hutsa izango; izan ere, jasotako argazkiak erabiliz, Zuri-beltza argazkilaritza elkarteko kide batek hitzaldi didaktikoa egingo du eta gure argazkiak hobetzeko aholkuak emango ditu.

Azkenik, urriaren 11n, Pedro Cifuentes mendizalearen hitzaldia izango da (1ª travesia integral en solitario de las Torres del Paine). Patagonian eginiko egitandiagaz aho bete hortz utziko gaitu, zalatzarik gabe.

Gonbidatuta zaudete! Animatu eta etorri mendiaren magiaz gozatzera!

www.gailurra.org