Iurretako IV. Mendi martxa

Iurreta kartela

Cartel

Irailaren 21ean, larunbatez, IURRETAKO IV. MENDI MARTXA burutuko da Zaldai Mendi Taldearen eskutik. Aurten ere iaz bezalaxe, jendearen aukeran bi ibilbide antolatu dira Urkiolako Parke Naturaleko txoko eder desberdinetatik igaroko direnak eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jada izen emateak zabalik daude web-orriaren bitartez egin daitezkeenak.

INFORMAZIOA eta IZEN EMATEAK: www.zaldaimenditaldea.org

Irailaren 21ean elkar ikusiko dugulakoan!