Leioa MTren 2013ko Mendiaren Astea

CARTEL-MENDI-ASTEA-LMT-2013

Cartel

2013ko ekainaren 10etik 17ra, aktibitate egitarau osoa izango dugu, argazki eta pintura erakusketekin, Klubak prestatuak eta Leioan duen 22 urteko aktibitatea laburtzen dutenak.

Aktibitateak igandean amaituko dira, ekainak 16, 1508 metroko Nevero del Polluelorako irteerarekin, Burgosen. Truebako Estaken Mendatetik hasiko gara. www.leioamenditaldea.com web orrian edo Mendiaren Astean bertan izena emateko aukera dago. Autobusak Leioatik eta Bilbotik eramango ditu inskribatutako pertsonak bertara, egun osoa iraungo duen irteeraz gozatzeko (8:00etatik 20:00etara, gutxi gora behera). Informazio gehiago, Leioa Mendi Taldearen egoitzan eta webgunean