Biodibertsitatea

biodiversidad

Tecnalia eta Teknikerren, Bilboko Udaletxerako biodibertsitatea eta naturgune ezberdinetako soinu-paisaien arteko erlazioa aztertzen duen ikerketa burutzen ari gara. Ikerketa hau, LIFE motako europear Quadmap (Quiet Areas Definition and Management in Action Plans) izeneko ikerketa zabalagoaren barruan kokatzen da, non baita Bilboko Udalatxeak ere parte hartzen duen.

Ikerketa honetarako, Bilboko eraztun berdearen barruko eta Leon erretegitik gertu dagoen zonaldea aukeratu da.

Lan hau, ebaluatuko diren hiru parametro ezberdinetan oinarritzen da:

  • Zonaldeko biodibertsitatea (landaretza eta fauna).
  • Neurtu eta grabatuko den soinu-paisaia.
  • Galdeketen bitartez pertsonek nabaritzen dutenaren laburpena.

Azken elementu honetarako zuen laguntza behar dugu. Hasierako ideiaren arabera, hautatutako zonaldea ebaluatuko duen 40 laguneko talde bat beharko genuke. Talde honetatik, txikiagoak diren 8-10 pertsonatako beste azpitalde batzuk sortuko genituzke eta lanegun baten goizean zehar, hautatutako zonaldetik igaro beharko lirateke (teknikoki eta norbere beharrizanen araberako ordutegi egoki baten barruan ere). Jarduerak 15-20 minututako iraupena izango du eta hautatutako zonalde barruan egon bitartean, bertan nabaritzen dena aurretik prestatutako galdeketa bitartez islatu beharko da. Eguraldia lagun eta horretarako beharrezkoa den euri eza eta tenperatur egokia izanez gero, apirila edota maiatza bitartean programa burutzea espero dugu.

Parte hartuko duten pertsonek, zonaldeko mendi-talde edota udalerrietakoak izatea espero dugu, izan ere, haiek izango dira bertoko ingurunean errotuago egongo direnak; zonaldeko adituak hain zauzen.