Euskal Herriaren iruapen luzeko ibilaldien 8. zirkuitoa

marcha

Iraupen Luzeko Ibilaldien 2009.eko egutegia jadanik argitaratu dugu.

Araudia

  1. Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitua mendi taldeek eta Euskal Mendizale Federazioko Ibilaldien Batzordeak antolatu du.
  2. Antolatzaileen helburua parte hartzaileen erregulartasuna, ahalegina eta laguntasuna sustatzea da, Euskal Herriko lurralde guztiak zeharkatuko baitira.
  3. EMFk finalistatzat joko ditu gutxienez zortzi ILI (Iraupen Luzeko Ibilaldia) osatzen dituzten parte hartzaileak; lurralde bakoitzeko bat eta egutegi honetatik aukeratutako beste hiru. Finalisten izenak mendi federazio honen urtekariko memorian argitaratuko dira.
  4. Shebe Peña sariari dagokionez, antolatzaileek erabakiko dute sari hori nork merezi duen, betiere irabazleak araudiko artikulu guztiak bete behar dituela eta EMFko federatu izan behar duela kontuan hartuta. Saria hutsik gera daiteke.
  5. Parte hartzaileek mendi taldeen eta EMFren araudiak errespetatu beharko dituzte. Araudiak bete ezean, deskalifikatuta geldituko dira.

Gure agendan Bizkain dauden aipamenak ikusi edo egutegi osoa (40 Kb) deskargatu dezakezue.