Udako oporraldia- abuztuan

Udako oporrak direla-eta, gure Bilboko bulegoa 1tik abuztuaren 31ra itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Oporrak bukatu ondoren Miribilla-ko Kirol Etxearen bulego berrietan egongo gara.

Hori dela-eta, edozein izapide (federatuak, estaldurak luzatzea, espedizioen kudeaketa …) oporraldi horren aurretik eta behar besteko astiarekin egitea gomendatzen da, uztailaren 28an baino lehen.

Ondo pasa!!!