2011ko mendi lasterketak

Sorginen Lasterketa izan da aurten Bizkaiko Mendizale Federazioak aukeratutakoa, Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketa izateko, datorren irailak 11an. Hirugarren urtea izango da aurtengoa eta oraingoan Anbotopetik iragoten den lasterketa hau aukeratu du.

Nahiko azkarra den maratoi erdi hau, Urkiolako Parke Naturaleko ekialdeko paraje izugarriak igaroten ditu; Atxondoko Axpe auzotik hasi eta bukatuz.

Txapelketan mendian federatuta dauden bizkaitarrak hartuko dute parte, maila bitan banaturik (gizonezkoak eta emakumezkoak). EMF-ren araudipean jokatuko da beti bezala.

Informazio gehiago: calle-9.com

BMF-ak bizkaiko mendi lasterketen egutegia argitaratu du. Bertan agertzen den informazioa ez da ofiziala eta aldaketak egon daitezke. Federazioa ez da arduratzen aldaketarik badago ezta lasterketaren bat ospatzen ez bada.